Ixidro Gabirondok irabazi du ...eta kitto!-k zozketatutako bigarren oparia

Belaustegi jatetxean bi lagunentzako bazkaria eskuratu du Ixidro Gabirondo ...eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideak
Ixidro Gabirondok irabazi du ...eta kitto!-k zozketatutako bigarren oparia
2024/04/23 11:57
eta kitto!

Ixidro Gabirondok irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteak bere bazkideen artean egindako bigarren zozketaren saria. Belaustegi jatetxean bi lagunendako bazkari ederra irabazi du Ixidrok eta pozik hartu du saria ...eta kitto!-k Urkizun dituen lokaletan. Marisol Uriarte elkartaren lantaldeko kideak eman dio saria.

Bazkideak dira ...eta kitto!-ren aktiborik handiena eta eskerrak eman eta aitortza eskaini nahi die emandako babesarengatik. Orain arte bi zozketa egin dira, eta oraindik beste lau geraten dira. Hurrengo zozketa maitzaren 3an egingo da eta irabazleak fruta-otar ederra jasoko du El Canton de la Avenidaren eskutik.

...eta kitto! Euskara Elkarteak ZARELAKO GARA bazkide kanpaina dauka martxan eta herritarrak animatu nahi ditu elkarteko bazkide egiteko.