Izadi Flores, urrezko domina eta Euskadiko txapelduna Eskolarteko jokoetan

Deporreko atleta federatuak Arrasaten lehiatu ziren eta batzuek euren marka pertsonalak hobetu zituzten
Izadi Flores, urrezko domina eta Euskadiko txapelduna Eskolarteko jokoetan
2026/05/26 12:17
Ekhi Belar Errasti

Maiatzaren 23an, larunbata, Euskadiko XLIII. Eskolarteko Kirol Jokoak jokatu ziren Irungo Plaiaundi atletismo pistan. Bertan, Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Eskolako Izadi Flores Azpitarte infantila Gipuzkoako selekzioarekin izan zen eta urrezko domina lortu zuen xabalina jaurtiketan (27 m).

Deporreko atleta federatuak, ostera, Arrasaten izan ziren lehian. 30 gradurekin eta eguzkipean, baldintza gogorretan egin behar izan zuten lan, baina atleta eibartarrek lan bikaina egin zuten eta Asier Andreuk, Elene Beitiak eta Sonia Mendyk bere marka pertsonal onenak lortu zituzten, 200 m-ko proban lehen biek (26,39s eta 26,68s, hurrenez hurren) eta pisu-jaurtiketan hirugarrenak (9,6 m).

Elene Arrazola 100 eta 200 m-ko probetarako faboritoa zen, baina ez zuen parte hartzerik izan lesio bat medio.