Izena eman daiteke ume eta gaztetxoen irakurketa klubetan
Eibarko Juan San Martin Liburutegiak ikasturte honetako irakurketa kluben berri eman du. Adin guztietako haur eta gaztetxoek izango dute aukera liburu artean murgiltzeko. Lehenengo taldea LHko 3. mailatik aurrerako ikasleek osatuko dute. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko dira liburutegiko arduradunak. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera. Taldea osatzeko, gutxienez 6 pertsona behar dira.
Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan.
Ordutegia: 17:00 - 18:00 eta 18:00 - 19:00 (talde bi egiten badira).
Jardueraren prezioa: Dohainik.
Hizkuntza: Euskara.
Aurrematrikula: Irailaren 1etik 15era, formulario honen bidez, umeari dagokion adin tartea markatuta. Informazio gehiago hemen.
Txikienentzako saioak
Bestalde, etxeko txikienentzako zuzenduta dauden saioak ere egongo dira. Asmoa gurasoek eta haurrek irakurketa konpartitzeko une bat izatea da. Hilean saio bat (astelehenetan) eskainiko da aditu baten eskutik, euskaraz eta dohainik.
Bi talde osatuko dira gutxienez, umeen adinaren arabera. Izena emateko, formularioa bete behar da, bertan markatuz umeari dagokion adin tartea.
- Haur Hezkuntzako 1, 2 eta 3 urteko geletako umeentzat.
- Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako umeentzat eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeentzat.
Informazio gehiago hemen.