“Izengabeak” lehiaketaren musika taldeen zuzeneko emanaldiak izango dira barixakuan eta zapatuan Untzagan eta Txaltxa Zelain
Barixakuan (ekainak 7) eta zapatuan (ekainak 8), Eibarko Udalak antolatutako “Izengabeak” lehiaketaren musika taldeen zuzeneko emanaldiak egingo dira herriko bi lekutan.
Ekainaren 7an:
TXALTXA ZELAIn entzun ahal izango ditugu DEI (20:00etan), UNAI (20:40ean) eta RYTHMACHINE (21:20an).
Eta UNTZAGAN izango dira SLIDE (20:20), PAINAPPLE (21:00) eta UR (21:40).
Ekainaren 8an:
UNTZAGAN: ORBAINAK (21:00 ) BICHORRARO (21:30) eta MAKIS 37 (22:00).
Jarraian izango da IZAROren kontzertua.
Gure herrian eta Debabarrenean dagoen musika-talentua sustatu eta nabarmentzeko asmoarekin antolatu du lehenengoz Izengabeak musika-lehiaketa Eibarko Udalak. Izena emandako talde eta bakarlari guztietatik hautaketa bat egin ondoren, bigarren fase honetan, hautatutako finalisten zuzeneko emanaldiak egingo dira. Andoni Zabala Kultura zinegotziaren arabera, "lehiaketak, talentua erakusteko plataforma bat izateaz gain, musikarien eta publikoaren arteko interakzioa eta ideien hartu-emana ere sustatuko du". Proiektu hau PSE-EE eta EH Bildu taldeen arteko 2023ko aurrekontu-akordio baten emaitza da.