Izotz eta elurrari aurre egiteko protokoloa martxan
Siberiatik datorren denborale-iragarpenei jarraituta, eta datozen egunotan eguraldiarekin lotuta ager daitezkeen arazoak saihesteko asmoz, Udalak horrelakoei aurre egiteko protokoloa aktibatu du. Alkateak bilera egin du gaur goizean udalean gai hauekin arduratzen diren sailetako ordezkariekin eta denen artean datozen egunotan nola jokatuko duten zehaztu dute. Hurrengo egunetarako -5 eta 0 bitarteko gutxieneko tenperaturak izatea espero da eta, hainbat tokitan izotza ager daitekeela aurreikusita, udaltzainek bihar goizean gatza botako dute izotz-plakak sarrien sortzen diren tokietan; gauza bera egingo dute jubilatu etxe, eskola, haurreskola eta horrelakoen inguruan. Elurra botako balu, bestalde, errepideetako elurra garbitzeko makina bi prest dauzkate, bat herri barrurako eta bestea mendi inguruetarako.