Jabetze Eskolako ikastaroetan parte hartzeko onartuen zerrendak argitaratu dituzte
2023/10/05
10:19
eta kitto!
Andretxeak Udazkeneko Emakumeen Jabetze Eskolako ikastaroetan onartuak izan diren pertsonen zerrenda argitaratu du. Jabetze Eskola, “errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua”, ekimenaren antolatzaileen berbetan. “Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren”.
Hemen ikastaroetan onartutakoen zerrendak (ikastaro bakoitzean sakatu behar da):
- Inguruko landareak ezagutu eta erabiliz gure mundua handitzen.
- Sasoiko sukaldaritza: Zer egin dezaket udazkeneko nire barazki saskiarekin?.
- Autodefentsa Feminista.
- Belaunaldien arteko autodefentsa feminista.
- 7-9 urte bitartekoentzak, 18 urtetik gorako emakume batek lagunduta.
- 10-13 urte bitartekoentzak, 18 urtetik gorako emakume batek lagunduta.
- 14- 18 urte bitartekoentzat.
- 18 urtetik gorakoentzat.
- Belaunaldien arteko autodefentsa feminista.
- Autozaintza emozionala.
- Bizitzarako Mindfulness: ahalduntze tresna.
- Lurretik Zaindu.
- Ziklikoki bizi taldean.
- Amatasuna eta ahalduntzea.
- Osasuna Plazerra badelako, elikadura osasuntsuaz gozatu.