Jacinto Olave margolari eibartarraren biografia irakur daiteke Ego Ibarraren web orrian
2021/02/17
08:20
eta kitto!
Askorentzat euskal pintorerik adierazgarrienetakoa izan arren, bere izaera apalarengatik horren ezaguna ez den Jacinto Olabe Azpiri margolari eibartarraren biografia bildu eta eskuragarri ipini du Ego Ibarra batzordeak bere webgunean. Urteetan Eibarko Marrazketa Eskolako irakaslea izan zenaren biografia Mikel Lertxundi adituak egin du eta, datu biografikoak jasotzeaz gain, Olaveren obrara modu arin eta irakurterrezan gerturatzeko aukera ematen du.
Jacinto Olave Azpiri (Eibar, 1877-1957) Eibarren jaio zen 1877. urtean, baina handik urte gutxira familia Argentinara joan zen bizi izatera. Aita hil zenean, 1894an, Eibarrera bueltatu ziren. Olave Madrilera joan zen ikastera eta, herrira bueltatu zenean, Marrazketa Eskolako irakasle izateaz gain, margotzen, marrazten eta damaskinatugintzan ere jardun zuen. Eibarren hil zen 1957an.