Jai giro ederrean egin dute herri bazkaria Mogel Isasin
Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordearen herri bazkaria Mogel Isasin egin da aurten.
2026/06/23
17:39
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Bero-boladak egitarauan hainbat aldaketa eragin baditu ere, ez du jai-gogoa itzali. Horren erakusgarri izan da gaur Jaixak Herrixak Herrixandako batzordeak antolatutako herri bazkaria. Hasiera batean Untzaga plazan egiteko asmoa bazegoen ere, azkenean Mogel Isasi ikastetxean elkartu dira ehunka lagun, jai giro paregabean.




















































