Jai giroan aurkeztuko dute Eibar Rugby Taldearen denboraldi berria bihar Untzagan

Jai giroan aurkeztuko dute Eibar Rugby Taldearen denboraldi berria bihar Untzagan
2018/09/12 15:00
eta kitto!
Bihar, osteguna, jai giroan aurkeztuko dute  Eibar Rugby Taldearen  denboraldi berria Untzaga plazan. 17:30ean hasiko dira jaialdiarekin, txikienek ere errugbiaz gozatzeko jarriko duten koltxonetazko errugby zelai batekin.

Jarraian, 19:00etan, taldearen aurkezpen ofiziala egingo da talde guztiekin, zuzendaritza taldearekin, patrozinatzaileekin eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatearekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, "amaitzeko, ginkana poteoa egingo dugu, horretarako 4 talde sortuko ditugu eta plaza inguruko tabernetatik pista desberdinak egongo dira. Horiekin batera proba desberdinak aurrera eraman beharko dira. Irabazleak sari bat irabaziko du; hala ere, parte-hartzaile guztientzako hirugarren denbora polita egongo da. Denok gonbidaduta zaudete parte-hartzera! ".