Jai giroan ospatu da San Silvestre herri-lasterketa jendetsua

Jai giroan ospatu da San Silvestre herri-lasterketa jendetsua
2023/12/31 16:46
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboaren eskutik, urteko azken egunean ospatu den San Silvestre herri-lasterketan adin eta era guztietako korrikalariak elkartu dira aurten ere Errebalen, bertatik abiatuta herri barruan bost kilometroko ibilbidea betetzeko. Lagun-taldeak, familiak, kirol taldeetako kideak… korrikalariak umore onean aritu dira antxitxiketan eta, amaieran, dantzan ere egin dute askok Untzagan, Jainagak eta Narbaizak girotutako erromerian.

[foogallery id="139861"]