Jai giroan ospatuko dugu bihar Euskararen Eguna Eibarren
2022/12/02
10:46
eta kitto!
Goizetik hasita ospatuko dugu bihar, abenduak 3, Euskararen Eguna Eibarren. Egitarau zabala antolatu du Eibarko Euskalgintzak eta herritar guztiak parte hartzera animatu nahi ditu. Goizeko 09:00etan hasita, horma-irudi berezia egingo da Bista Eder kaleko Beleko tabernaren ondoko horman. Eibarko Udalaren enkarguz, Mikel Larrañaga bergararrak Eibar BHIko Batxilergo Artistikoko ikasleekin batera diseinatutako irudia osatuko da: “Herritar guztiak daude gonbidatuta margoketa-lanean parte hartzera. Erabat irekia izango da. Ezin dugu aurreratu zein irudi agertuko den, aurrerago, Eibarren, euskararen inguruan gertatuko den gauza berezi batekin lotura izango duela, besterik ez”.
Kalejira herrikoia
Bien bitartean, goizeko 11:00etatik aurrera jolasak egongo dira umeentzat Untzagan, eta eguerdiko 12:00etan kalejira herrikoiak bere ibilbideari ekingo dio. Untzagan hasiko da eta handik, “eskailera mekanikoak hartuta, Bista Ederrera joango gara. Inauguratu berri egongo den horma-irudiaren aurrean egingo dugu lehenengo geldiunea. Han pare bat kantu abestu eta gero Ifar kaletik behera Katu Kale inguruan geldituko gara berriro. Anbulategiko parkean ere geldiunea egingo dugu; handik Toribio Etxebarrian sartuko gara eta Depor parean egingo dugu azkenaurreko geldiunea. Handik Untzagara eta bertan amaituko dugu. Ibilbidean era guztietako abestiak entzungo ditugu, tradizionalak eta modernoak, heldu, gazte zein umeentzat”. Eguraldiak laguntzen badu, harmailen aldean amaituko da, eta, euria egingo balu, bestekaldean egongo den karpa barruan. Kalejirarekin amaitzeko, bertaratutako guztiek elkarrekin abesteko eta dantzatzeko aukera izango dute Irrien Lagunak kantu ezagunaren doinuak lagunduta.
Herri-bazkaria eta bazkaloste oparoa
Ustekaberen kalejira herrikoiaren ostean talde-argazkia egingo da Untzagan eta, jarraian, herri-bazkaria egingo da Untzagako karpan. “Boteprontuan, euskeraz! taldeak antolatu du bazkaria Bizimiña elkartearekin batera. Bapo bazkaldu eta gero, bazkaloste oparoaz gozatuko dute bazkarira joandakoek: “bingo musikatua egingo dugu eta eguna ganoraz amaitzeko, iluntzeko 21:30etik aurrera erromeria izango dugu sMePebo5t taldearekin”.
“Eibarko euskalzale guztiei dei egin nahi diegu; irten gaitezen kalera eta ospa dezagun guztiok elkarrekin Euskararen Eguna; baina ez dadila ospakizun-egun soilean gelditu; harago joan behar dugu, eta Eibarren euskaraz bizi nahi dugula ozen aldarrikatu eta exijitu behar dugu. Gure hizkuntzak gu guztion babesa eta hauspoa behar du-eta, inoiz baino gehiago”, diote antolatzaileek.