Jaiak eztanda egin du San Juan aurreko asteburuan
Barixakuan Untzaga plazak jendez gainezka egin zuen, Maialen Ibarraren eta Kaparrak taldearen kontzertuetan. Horiek amaitu eta, jarraian, Emekaren kontzertuarekin era Sobaren DJ-saioarekin jarraitu zuen jaiak, harmailen aldean.
Zapatuan egun osoan egon ziren Odisea elkartekoak Errebalen, mahai-joko eta tailerrak eskaintzen. Eguerdian, Untzaga gizarte zentroko abesbatzak eta gitarra taldeak kontzertua eman zuen, Coliseo antzokian, eta gauean Untzaga plazak ez ezik, inguru guztiak bete-beteta egon ziren, Jonkass eta Leire Martinezen kontzertuek jendetza erakarri baitzuten. Horien ostean, jaiak eta musikak jarraitu zuten, harmailen aldeko plazan ospatutako San Juan DJ Fest jaialdiarekin.
Asteburu honetan egin da, baita ere, Udalak antolatutako lehen sokamuturra, atzo goizean, udaletxeko plazan. Eta atzo eguerdian Eibarko V. Txistu Eguna ospatu zen, Eibar, Ermua, Elgoibar, Soraluze, Gasteiz eta Zornotzako txistulari taldeen partaidetzarekin.
Horrez gain, barixakuan zabaldu zuten txosnagunean ere egitarau zabala egon da, asteburu osoan.
Argazkiak: Eibarko Udala.




















































































































































































