Jaialdi polita izan zen zapatuko San Juan Txapelketaren finaletan

Jaialdi polita izan zen zapatuko San Juan Txapelketaren finaletan
2023/06/21 12:07
eta kitto!
Goizeko 10:00etan hasi zen jaialdian Eibarko Pilota Eskolak hartzen dituen maila guztietako partiduak jokatu ziren. Ikusle ugari bildu zituen ekitaldia izan zen eta emaitzak honakoak: benjaminetan, Flores-Segurola bikotea Alberdi-Kerejetari nagusitu zitzaion; alebinetan, Lazkano-Uranga 22, Oñederra-Uria 19; infantiletan, Varona-Gil 22, Amillategi-Del Rey 7; kadeteetan, Urkiaga-Azpilikueta 22, Segurola-Gisasola 15. Behin senior mailara pasatuta, 4 eta erdiaren barruko kaiolan ikuskizuna eskaini zuten Azkargorta eibartarrak eta Zumarragako Vianak, azkenean etxekoak 22-18 irabazteko; eta, bikoteen arteko azkenean, Ibarra-Agirresarobe gehiago izan zen, Narvaiza-Conderi 22-15 irabazteko, erremate politak ikusi ziren neurketan.

Partiduen amaieran sariak banatu zituzten, baita txapelketan parte hartu eta finalera iritsi ez diren pilotariei ere. Eskainitako luntxarekin amaitu zen ekitaldia.

Hurrengo ikasturterako Pilota Eskolan izena emateko epea ere zabaldu dute dagoeneko. Interesatuek pilotaeskola@deporeibar.com helbidean jarri daitezke harremanetan.