Jaien amaiera paregabea Yogurinha Borova eta herriko musikari gazteekin

Jaien amaiera paregabea Yogurinha Borova eta herriko musikari gazteekin
2023/06/25 22:16
eta kitto!
Sekulako giroa sartu du Yogurina Borovak Txosnagunean gaur arratsaldean. Jendea dantzan jarri du, koreografiak egiten eta berarekin batera dantza egiten. Gero, herriko musikari gazteak egon dira (Maitane Fariñas, June Eguren, Eider Lasa eta Jurgen Landa), bertaratu direnen gozamenerako. Modu horretan eman zaio amaiera Jaixak Herrixak Herrixandako taldeak antolatutako jaietako egitarauari.  Eskerrak eman nahi izan dizkiote hurbildu den jendeari, aurtengoa sekulakoa izan dela azpimarratu dute, baina gogoratu dute antolaketa lanetan jende gutxi dabilela eta gonbidapena egin dute datorren urtean antolakuntzan parte hartzeko.

Hemen dituzue argazkiak:

[foogallery id="132694"]