Jaio aurretiko malformazioen detekzioari buruzko hitzaldia gaur Portalean
2013/09/18
00:00
eta kitto!
Gaur (eguaztena, hilak 18) Poliklinika Gipuzkoako Mª Eugenia Kerejeta doktoreak hitzaldia emango du Portalean, 19.30etan hasita. Jaio aurretiko detekzioa. Malformazioak garaiz detektatzea: Array amniozentesiarekin. Amaren odolean testa, amniozentesi barik izenburuari jarraituta, jaio aurretik umeak izan ditzazkeen malformazioak antzemateko tekniketan izandako aurrerapenak azalduko ditu, besteak beste. Sarrera librea eta doan da.