Jaixak Herrixak Herrixandako jai-batzordeak bilera irekia deitu du barixakurako

Sanandresak prestatzeko lehen bilera 19:00etan hasiko da, Txaltxa Zelaian.
Jaixak Herrixak Herrixandako jai-batzordeak bilera irekia deitu du barixakurako
2025/10/07 13:29
eta kitto!

Jaixak Herrixak Herrixandako jai-batzordeak bilera irekia antolatu du barixakurako (urriaren 10erako), aurtengo sanandresak prestatzen hasteko. San Andres jaietara begira egingo den lehen bilera izango da, eta programa osatzen lagundu nahi duten guztiei bertara agertzeko deia egin dute. Txaltxa Zelaiko eszenatokian izango da bilera, 19:00etan.