Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak biziberritzeko prozesua hasi du

Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak biziberritzeko prozesua hasi du
2023/12/27 13:33
eta kitto!
Herriko jaietan ekintzak antolatzen urteak eta urteak eman dituen Jaixak Herrixak Herrixandako (JHH) plataforma barrura begira jarri eta biziberritze prozesua jarri du martxan. “Barrura begira jartzeko momentua dela uste dugu, JHH eta gure ametsetako jai eredua nolakoa izango zen hausnartzeko eta horretara bidean pausoak emateko”, euren berbetan.

Deia herri guztira zabaldu dute, eurek esaten duten bezala, egiten dutena magia ez delako, herri-lana baizik. Horrela, “etorkizuneko JHH eta etorkizuneko jaiak irudikatzeko ezinbestekoa da ideia berriak ekarriko dituen jende berriak parte hartzea”, aipatu dutenez.

Plataformak bi saio egingo ditu prozesu horretan. Lehenengo saioan, testuinguruaren hausnartu zuten eta indarguneak, ahulguneak eta lehentasunak identifikatu zituzten. Bigarrenean, ostera, JHHren abizenen inguruan hausnartuko dute. Horretarako, jendea bertan parte-hartzera animatu nahi dute. Data ez dute zehaztu oraindik.