Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak San Andres bezperako bazkarirako tiketak jarriko ditu salgai
Azaroaren 15ean eta 21ean postuak jarriko dituzte Untzagan, eta astelehenetik aurrera Deporren salduko dituzte
2025/11/13
13:38
Ekhi Belar
San Andres bezperan, azaroaren 29an, bazkari herrikoia antolatu du Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak eta zapatuan, azaroak 15, hasiko da tiketak saltzen. Prezioa 12 eurokoa izango da (langabetuek 10 euro).
Tiketak erosteko bi aukera emango dituzte. Batetik, zapatu honetan eta azaroaren 21ean postua jarriko dute Untzagan, 19:00etan. Eta bestetik, astelehenetik aurrera Depor tabernan egongo dira salgai.
Datozen egunetan emango dute jakitera zein den sanandresetarako prestatu duten egitaraua.