Jaixak Herrixak Herrixandakok Sanjuanetako Gazte Eguneko kamiseta lehiaketa antolatu du
2026/04/13
16:06
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordeak Sanjuanetako Gazte Eguneko kamiseta lehiaketa jarri du martxan.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek “Jaixak Herrixak Herrixandako” testua edo JHHren logoa erabili beharko dute diseinuan. Kamisetaren diseinuak gehienez 30 cm-ko zabalera eta 40 cm-ko luzera izan beharko ditu.
Lanak apirilaren 25a baino lehen bidali beharko dira helbide honetara: jaixakherrixakherrixandako@gmail.com
Ondoren, aukeratutako diseinuak Instagram bidez bozkatzeko aukera izango da.