Jardunaldi kaskarra izan zen azkena Mek Eibar Eskubaloiko talde nagusientzat

Jardunaldi kaskarra izan zen azkena Mek Eibar Eskubaloiko talde nagusientzat
2024/02/06 09:49
eta kitto!
Emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan 20-32 galdu zuen Helvetia Anaitasuna Zilarrezko Mailako liderraren aurka. Hala ere, lehen zati oso ona egin zuen Andoni Perezen taldeak, atsedenaldira markagailuan berdinduta joatea lortu baitzuen. Bigarren zatiko 8. minututik aurrera lortu zuen aldea zabaltzea talde nafarrak. Galdu arren, Mek Eibarko jokalari gazteenek lan bikina egin zuten, Nahia Benitez (sei gol) eta Naroa Mochales (bost gol) nabarmenduz.

Oraingoan 1. Nazional Mailan jokatzen duen gizonezkoen taldeak ere porrota jaso zuen Zaragozako Tarazonan jokatutako partiduan. Aragoiarrak 31-25 nagusitu ziren eta eibartarrei zaila egin zitzaien jendez lepo zegoen kantxan aurre egitea talde beterano bati. Neurketa, dena dela, paretsu joan zen azken zatira arte, 12 minuturen faltan apurtu baitzen; une horretan Fernando Fernandezen mutilek izandako kanporatzeak markagailua 23-22tik 27-22ra pasatzea ekarri baitzuen hiru minuturen tartean. Eibartarrek 19 baloi galdu eta 22 jaurtiketa hutz egin zituzten erasoan, horietako asko sei metrotik edo penaltietatik.