Jardunaldi Mikologikoek hartuko dute asteburua

Jardunaldi Mikologikoek hartuko dute asteburua
2019/10/18 08:41
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko mendi batzordeak antolatutako Jardunaldi Mikologikoen 21. edizioa egingo da gaur hasi eta domekara arte. Gaur 19:00etan hitzaldia eskainiko dute Deporren bertan Joxepo Teres eta Unai Fernandez Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek. Tabernan txanpiekin egindako pintxo-potea egiteko aukera izango da. Bihar goizean herriko eskoletako umeak eta euren gurasoak mendi-irteera egingo dute perretxikoak biltzeko eta arratsaldean perretxikoak sailkatuko dituzte. Eta domekan, ohikoa denez, perretxikoak ikusteko eta dastatzeko aukera izango da Toribio Etxebarria kalean, 10:30etik 14:00ak arte.