Jarraitu streaming bidez Euskararen sozializazioa eta transmisioa XII. Mintegia

Jarraitu streaming bidez Euskararen sozializazioa eta transmisioa XII. Mintegia
2022/03/16 08:27
eta kitto!
Goizeko 09:00etan hasi da …eta kitto! Euskarea Elkarteak antolatzen duen Euskararen sozializazioa eta transmisioa XII. Mintegia, Armeria Eskolako areto nagusian. Bazkaltzeko ordua ailegatu bitartean, goiz osoan zehar eskainiko diren hitzaldietan euskara izango da ardatza eta, aurten, kultura, kulturaniztasuna eta erabilera landuko dira bereziki. Nahi izanez gero, Mintegia zuzenean, streaming bidez jarraitzeko aukera izango duzue gure YouTube kanalean.



Hauxe da egitaraua:

08:45: Akreditazioa eta material banaketa

09:00: Ongietorria

09:15: “101 ELE proiektua. Euskal Herriko aniztasuna eta euskararen balioa

integraziorako”. Idoia Etxeberria, Badihardugu euskara elkarteko kidea eta 101 ELE proiektuko arduraduna.

09:55: “Egunean Behin: jolas bat, hiru datu eta bi gogoeta”. Josu Azpillaga, CodeSyntax enpresako ingeniaria.

10:35: “Euskara. Kultura, Transmisioa. Ertzetatik. Igo Bolumena!”, Naroa Jauregizuria, Ahize AEK-ko Aholkularia

11:15: ATSEDENA

11:45: “Kantu bat gara”. Jon Maia, bertsolaria, kultur eragilea eta kulturaniztasunean aritua

12:25: “Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutza-mailarako?”. Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta EHUko irakaslea.

13:45: Agurra