Jaurlaritzak Zamakola lantegi-etxea monumentu deklaratzeko espedienteari hasiera eman dio

Jaurlaritzak Zamakola lantegi-etxea monumentu deklaratzeko espedienteari hasiera eman dio
2014/12/05 00:00
eta kitto!

Otaola hiribideko 28an dagoen Zamakola lantegi-etxea monumentu deklaratzeko espedienteari hasiera eman dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Ego Ibarra batzordeak aditzera eman duenez: "Jaurlaritzak ekin dion bide honekin, Eibarrek izan duen arma-fabrika zahar eta onenetarikoa betiko gordetzeko aukera izango da". Jaurlaritzak jasotakoari jarraituta, "bizilekuaren eta ekoizpenaren arteko konbinazioaren erreferente da –inguru horretako industrializazioan ohikoa zena- eta gainera, Eibarreko () garai bateko armagintzaren lekuko berezia".