Javier Azpilikueta (Txolarte-ko begiralea): “Zapatu arratsaldeak konturatu barik pasatzen zaizkigu”
2017/11/11
09:40
eta kitto!
ATZEGI adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartearen barruan dagoen programa da Txolarte, eta Javier Azpilikueta (27 urte) Eibarko gazteak hiruzpalau urte daramatza Eibarko taldean begirale boluntario moduan. Txolarteak adimen urritasuna duten 16 urtetik gorako pertsonentzako aisialdi eta denbora libreko klubak dira, eta bertan ekintza desberdinak egiten dituzte asteburuero: paseoak, irtenaldiak, festak, pintxo-potea...
– Noiz hasi zinen Txolarten eta nolakoa da Eibarko taldea?
2014an hasi nintzen Eibarko taldean, lagun baten bidez. Aurretik Ermuan izan nintzen GORABIDEko elkarte batean, baina ikasketak zirela eta utzi behar izan nuen, astebarruan zelako. Eibarkoa oso talde polita da, eta esan beharra dago begiraleak oso jatorrak eta bere lanean oso onak direla. Momentu honetan 5 begirale gaude, 15-20 pertsonarekin lanean. Adin desberdinetakoak dira. Zapatu arratsaldeetan elkartzen gara Txomon daukagun lokalean, eta arratsaldeak konturatu barik pasatzen zaizkigu. Benetan oso ondo pasatzen dugu.
– Zer nolako gauzak egiten dituzue?
Taldeak sortzen ditugu: margotu, partxisean jolastu, musika entzun, gauzak komentatu, monitoreekin berba egin... Desgaitasun-maila derberdineko jendea dago: batzuk menpekotasun handia daukate eta, etxea eta tailerraz gain, Txolarte da euren aukera bakarra besteekin harremanak izateko. Eurendako zapatu arratsaldean plana izatea, besteekin elkartu eta kafetxo bat hartzea oso inportantea da. Pintxo-potea asko gustatzen zaie,“jarduera sakratua” da.
- Zuk egindako ikasketekin lotuta dago egiten duzu begirale lana, ezta?
Bai, Gizarte-langintza ikasi dut, eta karrerako lehen kurtsoan sartu nintzen mundu honetan. Dena dela, edozein pertsona izan daiteke Txolarteko begirale, ez da titulorik behar. Gogoa izan behar duzu, eta pertsonekin lan egitea gustatu behar zaizu. Nik, hamar urtetan, kolektibo desberdinekin egin dut lan eta pertsonekin lan egiteak alde onak eta txarrak dituen arren, alde onak gehiago dira, zalantza barik. Oztopoz betetako motxila batekin jaio dira pertsona hauek, eta, paternalismoa alde batera lagata, euren ondoan egongo diren pertsonen beharra daukate. Gainera, norberaren burua hobeto ezagutzeko ere oso baliogarria da.
- Aurtengo ATZEGIren kanpainak boluntarioak erakarri nahi ditu elkartera. Zer egin behar da zuekin harremanetan jartzeko?
Boluntario puntualen beharra daukagu. Gurekin harremanetan jartzeko telefono honetara deitu dezakete: 677754985.