Javier Martin Lapeyrak 1936ko Eibarko Alde Zaharraren posterra egin du
2022/04/05
08:30
eta kitto!
Poster hori Eibar Rebistako Udaberriko azken zenbakian kaleratu dute. Martin Lapeyra eibartarrak egindako irudian hainbat gauza bitxi ikusi ditzakegu eta, ia mende bat atzera eginez, Eibar hura zelakoa zen ezagutu dezakegu. Jakina, ondoren etorri zen gerra zibila eta, horrekin batera, herriaren suntsipena. Guzti horrek ekarri zuen gaur egun dugun Eibar berri hau berriro ere altxatu behar izatea. Irudi ezin bitxiagoa poster horrek erakusten diguna.