Jaz Eibar Triatloi Taldea 18. izan zen Euskadiko Taldekako Duatloian
Euria, haizea eta hotza lagun izan zituzten Zornotzan jokatu zen proban
2026/02/18
11:29
Ekhi Belar Errasti
Larunbatean, otsailak 14, jokatu zen Zornotzan Euskadiko Taldekako Duatloi Txapelketa, eta bertan ordezkaritza izan zuen Jaz Eibar Triatloi Taldeak. Eguraldi zakarra izan zuten bidelagun parte-hartzaileek, euria, haizea eta hotza nagusi izan baitziren lasterketa osoan zehar.
Talde eibartarra Ugaitz Gartzia, Iñigo Gaston, Jokin Amorrosta eta Roberto Gartziak osatu zuten. Baldintza gogorrei aurre egin behar izan arren, lan txukuna egin zuten eta inongo arazorik gabe amaitu zuten proba.
Azken sailkapenean 18. postua eskuratu zuten, egoera zailak kontuan hartuta balorazio positiboa eginez. Denboraldi hasiera exijentea izan arren, taldeak sendotasuna eta konpromisoa erakutsi zituen, eta hurrengo hitzorduei begira lanean jarraituko du.