JAZ Eibar Triatloi Taldeko boskote batek hartu zuen parte Añorgako Duatloian
Idoia Uruñuela, Iñigo Gaston, Pablo Zabala, Ugaitz Gartzia eta Roberto Gartzia aritu ziren
2025/03/12
10:08
eta kitto!
JAZ Eibar Triatloi Taldearen ordezkaritza zabala izan zen Añorgako Duatloi Sprintean, 5 kilometroko antxintxiketaldia, 20 kilometroko bizikleta gainekoa eta, amaitzeko, beste 2’5 kilometro arineketan egiteko izan zuen proban. Zortea ez zen taldeko duatleten alde egon, Idoia Uruñuelak eta Iñigo Gastonek lasterketa utzi behar izan baitzuten arazo mekanikoengatik. Baina beste hirurek maila onean amaitu zuten proba: Pablo Zabala onenengandik gertu egon zen (12.a helmugan), Ugaitz Gartzia 43. izan zen (hirugarrena jubenil mailan) eta Roberto Gartzia ere, 64.a izateaz gain, hirugarren sailkatu zen V2 mailan.