JAZ taldeko bi ordezkari izan ziren Getariako triatloi sprinteko podiumean
Cristina Ruiz beteranoen V2 kategoriako hirugarrena izan zen eta Ugaitz Gartziak postu bera lortu zuen junior mailan
2025/05/28
11:13
eta kitto!
Zazpi laguneko ordezkaritza izan zuen JAZ Eibar Triatloi taldeak aurreko zapatuan jokatutako Getariako triatloi sprintean. Emakumezkoetan Cristina Ruizek 42. postuan amaitu zuen proban, eta beteranoen V2 kategoriako hirugarrena izan zen. Gizonezkoetan Ugaitz Gartziak postu bera lortu zuen junior mailako podiumean; bera izan zen eibartarren artean lehenengoa helmugaratzen, 31. tokian. Atzetik izan ziren Roberto Gartzia (162.a), Aitor Fernandez (177), Jesus Sanchez (263) eta Alberto Agirre (271). Ander Telleria, azkenik, deskalifikatu egin zuten.