JAZ Triatloi Taldeak bost ordezkari izan zituen Zarauzko triatloian

JAZ Triatloi Taldeak bost ordezkari izan zituen Zarauzko triatloian
2023/06/15 12:11
eta kitto!
Aurreko asteburuan triatloiaren Meca deituriko Zarautzen jokatutako proban JAZ Triatloi Taldeak bostekoa aurkeztu zuen, guztira parte hartu zuten 700 triatleten artean. Getariako hondartzatik abiatu zen proba 2.900 metrotako Getaria-Zarautz zeharkaldiarekin, ondoren 80 kilometro egiteko bizikleta gainean, eta antxintxiketan beste 21 kilometro egin eta amaierara heltzeko. Miguel Ledesma izan zen JAZeko ordezkari onena, beste behin lasterketa bikaina egin eta 18. postuan sailkatzeko, tartean une batzuetan aurreneko hamarrekoaren artean izan eta gero. Beroa eta hezetasuna izan ziren probako protagonista nagusienak, baina hala ere Eibarko guztiek amaitu zuten triatloia: Igor Atxa 183. postuan, Alex Higuera 238.ean, Jonatan Alustiza 365.ean eta Javi Muñoz 407.ean.