JAZ triatloi taldeko bederatzi triatloilari izan ziren Lekeition

JAZ triatloi taldeko bederatzi triatloilari izan ziren Lekeition
2023/06/21 12:05
eta kitto!
Ordezkaritza zabala izan zuen Eibarko taldeak Lekeitioko triatloi enblematikoan. Horrela, euriak baldintzatutako edizio honetan bederatzi lagun izan ziren JAZ Eibar Triatloi Taldearen izenean, tartean baita emakume bat ere. Emakumezkoen arlo horretan ere parte-hartze handia izan zen, 99 izan baitziren lehiatu zutenak.