JAZ triatloi taldeko hiru ordezkariek podiumera igo zuten Gasteizeko Sprint Duatloian

JAZ triatloi taldeko hiru ordezkariek podiumera igo zuten Gasteizeko Sprint Duatloian
2023/10/09 10:23
eta kitto!
JAZ Eibar Triatloi Taldeak hiruko ordezkaritza izan zuen Gasteizen jokatutako Sprint Duatloian eta, ez hori bakarrik, bertan izandako hirurak podiumera igo baitzuten, bakoitza bere mailan. Probaren hirugarren edizioa izan zen asteburukoa, eta azpimarratzekoa izan zen emakumeen partaidetza, asko handitu zelako, %26raino heltzeko. Kristina Ruiz bigarrena izan zen V1 kategorian, Roberto Gartziak postu bera eskuratu zuen V2an, eta Ugaitz Gartzia hirugarren sailkatu zen jubeniletan.