JAZ Zubiaurre hiru denboraldi gehiago SD Eibar Genuineren babesle nagusi

Eibarko enpresak presentzia izango du ekipazioaren aurrealdean
JAZ Zubiaurre hiru denboraldi gehiago SD Eibar Genuineren babesle nagusi
2024/10/01 16:06
eta kitto!

SD Eibar eta JAZ Zubiaurrek hiru denboraldirako akordio berria sinatu dute; horren bidez JAZek Eibar Kirol Elkartearen Kolaboratzaile Ofizial izaten jarraituko du eta baita Fundazioaren Genuine taldearen Babesle Nagusi ere. Sinadura-ekitaldian, Eduardo Zubiaurre enpresako gerentea eta Ander Guinea zuzendari komertziala izan dira, SD Eibarko Amaia Gorostiza presidentearekin batera.

Eibarko enpresak Genuine taldearekin kolaboratzen jarraituko du, SD Eibar Fundazioaren Futbol Egokituko proiektuaren barruan, eta presentzia izango du ekipazioaren aurrealdean. Horrela, Eibarko enpresak bere egiten du SD Eibar Fundazioaren konpromisoa, desgaitasun intelektuala dutenen ohitura osasungarriak eta jarduera fisikoa bultzatzearen aldekoa, gizartearen ongizateari ekarpen positiboa eginez, eta lankidetza hori GJH2 “Osasuna eta ongizatea” eta GJH5 “Genero Berdintasuna” betetzearekin eta Nazio Batuen 2030 Agendarekin duen konpromisoarekin lotutako jardueren programaren barruan txertatzen du.

SD Eibarreko taldeak LaLiga Genuinen lehiatzen du. Erantzukizun sozialeko ekimen integratzailea da, eta aitzindaria munduan. LaLigak bere Fundazioaren bidez garatzen du, eta DI (adimen urritasuna duten pertsonak) kolektiboko taldeez osatutako Liga bat sortzaile, 2017/2018 denboraldian hasi zena.