JAZ taldeak hamarrekoa aurkeztu zuen Zumaiako Triatloian

JAZ taldeak hamarrekoa aurkeztu zuen Zumaiako Triatloian
2023/09/21 15:22
eta kitto!
JAZ Eibar Triatloi Taldeko 10 kide elkartu ziren aurreko zapatuan sprint distantziako Zumaiako triatloian. Kristina Ruiz izan zen euretatik irteera hartzen lehen triatleta, proba 1:19:29ko denborarekin 43. postuarekin amaituz. Hamabost minutu geroago iritsi zen beste bederatzi mutilen txanda: euren artean Ugaitz Gartzia gaztea izan zen azkarrena, 1:03:39ko denbora eginez (53. postuan,laugarren izateko jubeniletan). Ondoren sailkatu ziren Iñigo Marquez 1:07:33an (90. eta 6. beteranoen 2 mailan), Aitor Fernandez 1:08:10ean (98.), Roberto Gartzia 1:08:32an (106.), Javier Muñoz 1:09:16an (120.), Alberto Aguirre 1:12:43an (162. eta bigarren beteranoen 3. mailan), Jesus Sanchez Morente 1:17:03an (206.), Kepa Márquez 1:25:34an (242.) eta Adrián Galán 1:29:17an (247.).