JAZeko bi ordezkarik hartu zuten parte Pello Osoro bosgarren izan zen Onditz Memorialean

JAZeko bi ordezkarik hartu zuten parte Pello Osoro bosgarren izan zen Onditz Memorialean
2023/06/28 11:19
eta kitto!
Aurreko asteburuan distantzia olinpikoko Ondiz Memoriala triatloia jokatu zen Donostian eta bertan JAZ Eibar Triatloi Taldeak bi ordezkari izan zituen parte hartzen. Miguel Ledesma izan zen onena beste behin, 20. postuan amaitzeko, jokatutako proba 2 ordu, 6 minutu eta 31 segundotan osatzeko. Aitor Fernandezek, bestalde, 177. postuan sailkatu zen eta proba 02:29:08ko denboran amaitu zuen. Eibarko klubarekin parte hartzen ez badu ere, Pello Osoro izan zen Eibarko lehenengoa, bosgarren postuan helmugaratuz.