JAZeko Higuera 14.a izan zen Galizanoko Duatloian

Ordubete, 25 minutu eta 22 segundoko denborarekin osatu zuen lasterketa Eibar Triatloi taldeko atletak
JAZeko Higuera 14.a izan zen Galizanoko Duatloian
2025/03/05 10:37
eta kitto!

Aurreko domekan Kantabriako Galizano herrian jokatutako bertako Duatloiko 30. edizioan parte hartu zuen JAZ Eibar Triatloi Taldeko Alex Higuerak 14. postuan amaitu zuen, ordubete, 25 minutu eta 22 segundoko denborarekin.

Proba hiru zatitan egin zuten: hasteko, 6 kilometroko ibilbidea osatu zuten antxintxiketan, ondoren bizikleta gainean 34 kilometro eta erdi egin zituzten eta, amaitzeko, antxintxiketan berriro, beste 3 kilometrotan jardun zuten.