JAZeko laukote batek Zuiako duatloi gogorra 9. postuan amaitu zuen

Iker Goikoetxeak, Alex Higuerak, Aitor Fernandezek eta Iñigo Gastonek maila bikaina erakutsi zuten
JAZeko laukote batek Zuiako duatloi gogorra 9. postuan amaitu zuen
2025/03/28 11:15
eta kitto!

Urteko duatloirik gogorrenetakoari aurre egin behar izateaz gain, klimatologiak oraindik gehiago baldintzatu zuen proba, 200 bat erretiratutakoekin. Baina Eibarko taldekoek ondo jakin izan zuten horri aurre egin eta parte hartu zuen laukoteak dotore amaitu zuen proba. Iker Goikoetxeak 03:40:59an amaitu zuen, 47. postuan; Alex Higuera, 03:44:18ko denborarekin, 57. tokian sailkatu zen; 172. postuan amaitu zuen Aitor Fernandezek lau ordutik gora behar izan zituen (04:14:23); eta 23 urtez azpiko mailan Euskadiko Txapelketako podiumera igo zuen Iñigo Gastonek 227. postuan amaitu zuen (04:32:45). Euskadiko Taldekako Txapelketaren sailkapenean, bederatzigarrena izan zen JAZ Eibarko taldea.

Domekan Lizarran jokatutako esprint distantziako duatloian parte hartu zuen Pablo Zabala, bestalde, garaipenaren lehian egon zen, azkenean laugarren postuarekin konformatu behar izan bazuen ere.