JAZeko sei ordezkari izan ziren parte hartzen Mutrikuko Triatloian

Ugaitz Garcia izan zen taldekide onena 27. postuan sailkatuta
JAZeko sei ordezkari izan ziren parte hartzen Mutrikuko Triatloian
2024/05/29 10:14
eta kitto!

Aurreko zapatuan jokatutako Mutrikuko Triatloian, gure herriko JAZ Triatloi Taldeko sei kirolarik hasi eta amaitu zuten proba, honako postuetan sailkatuz: Ugaitz Gartzia (27. postuan), Alex Higuera (53), Roberto Gartzia (122), Iñigo Gaston (127), Alberto Agirre (165) eta Adrian Galan (167). Ugaitz Gartzia nabarmendu zen batez ere, jubenil mailako hirugarrena izan baitzen.