JAZeko zazpi ordezkari izan ziren parte hartzen Hondarribiko triatloian
Guztiek amaitu zuten esprint distantzian jokatutako proba
2024/05/16
14:25
eta kitto!
Aurreko zapatuan Hondarribian jokatu zen euskal zirkuituko lehen triatloian zazpi izan ziren JAZ Eibar Triatloi taldeko ordezkariak. Guztiek amaitu zuten esprint distantzian jokatutako proba. Emakumezkoetan, Jone Gomez 27. postuan sailkatu zen (23 urtetik beherakoen artean zazpigarren izan zen) eta Nerea Ziaran 38.ean. Gizonezkoetan postu hauetan sailkatu zen Eibarko boskotea: Aitor Fernandez (136.), Roberto Gartzia (147.), Jesus Sanchez (229.), Jon Ochoa (234.) eta Kepa Marquez (243.).
Hurrengo bi asteburuetan ere aukera izango dute beste bi probatan parte hartzeko: oraingokoan Getarian eta hurrengoan Mutrikukoan.