Jende asko bildu zen XIX. Txistorra Egunaren inguruan

Jende asko bildu zen XIX. Txistorra Egunaren inguruan
2023/11/27 11:20
eta kitto!

Eibarko Txirrindulari Elkartearen 2023ko egutegiko azken hitzordua, Txistorra Eguna, ospatu zen zapatuan, hilak 25, Untzaga plazan jarritako karpan. Beste behin ere, ekitaldiak jende ugari batzea lortu zuen .  Aurtengo omenduak Peio Osoro triatleta eibartarra eta Javi Garcia Bizkaia irratiko kazetaria izan dira;  plaka bat eta klubeko banderatxo bat jaso zituzten Angel López elkarteko presidentearen eskutik, egun horren oroigarri gisa.  Debako dultzaineroek inguruko giroa alaitzen jardun zuten.

Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete bertan izan ziren guztiei, Eibarko Udalari, Oberena harategiari eta gainerako enpresa guztiei “euren laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako ekitaldi hau antolatzea”, diote.

Jarraian zozketako sariak (abenduak 11 -15 bitartean jaso ahal izango dira elkartearen egoitzan, Pagaegi 3, 19:00-20:00 bitartean.






Microsoft Word - SERRENDA SARIAK