Jendetza bildu zen Unben CD Urki-k Unax Garciaren omenez antolatutako txapelketan

Urrezko mailan Real Sociedad izan zen irabazle eta zilarrezko mailan SD Eibar
Jendetza bildu zen Unben CD Urki-k Unax Garciaren omenez antolatutako txapelketan
2026/06/09 10:57
Ekhi Belar Errasti

CD Urkik-k bere jokalaria izan zen Unax Garcia gogoratu eta omendu zuen larunbat goizean, ekainak 6, eta jendetza elkartu zen Unbeko harmailetan. Infantil mailako txapelketa jokatu zen bertan eta, talde antolatzaileaz gain, SD Eibar, Eibartarrak FT, Amaikak Bat, Real Sociedad, SD Elgoibar, Lagun Onak eta Soraluze taldeak aritu ziren bertan.

Lehiari dagokionez, urrezko mailan Real Sociedad izan zen garaile eta Debako Amaikak Bat bigarren. Zilarrezko mailan, ostera, SD Eibar-ek irabazi zuen eta CD Urki izan zen azpitxapeldun.