Jendetza ibili da aurtengo San Andres Azokan

Eguraldia lagun eta, gainera, jai-eguna zapatuan egokitu denez, Eibartik kanpo bizi diren askok aprobetxatu zuten gure herrian buelta bat eman eta jaiaz gozatzeko.
2024/12/02 11:52
eta kitto!

Beste urte batzuetan baino postu gutxiago, 40 bat inguru izan ditu aurtengo San Andres Azokak, baina, hala ere, jende ugari ibili zen goiz osoan zehar, Untzaga eta Txaltxa Zelai artean banatuta egon zen ferian. Baserri ezberdinetatik kalean erakusteko animaliek ere jende askoren begiradak erakarri zituzten.