Jesus Gutierrezek bonbardaketen inguruko hitzaldia errepikatuko du gaur 19.30etan Coliseoan
2012/04/26
00:00
eta kitto!
Aurreko astean Jesus Gutierrez historialariak Bonbardaketaren 75. urteurrena zela-eta emandako hitzaldiaren arrakasta ikusita, bigarrenez eskaintzea erabaki dute eta, beraz gaur 19.30etatik aurrera Coliseo antzokian bonbardaketen inguruko hitzaldia berriro eskainiko du historialariak.
Bestalde, maiatzaren 5erako (10.00etatik 13.00etara) prestatuta dagoen hiri-ibilaldiak ere interes haundia eragin du eta hori ere errepikatu egingo dutela aurreratu dute. Maiatzaren 13an (domekan) egingo da bigarrenez. Parte-hartzea errazteko, Eibarko Udalaren Kultura sailean izena aldez aurretik eman beharko da, 943708435 telefonoan, 9.00etatik 14.00etara bitartean, edo cultura@eibar.net helbidera e-maila idatzi.