Jesus Rementeria zinegotzi-ohia hil da
2014/04/30
00:00
eta kitto!
Jesus Rementeria Atorrasagasti hiru sasoi ezberdinetan Eibarko zinegotzia izandakoa hil zen atzo, 71 urterekin. Eusko Alkartasuneko zinegotzia izan zen 1987tik 1991ra, gero Juan Luis Cristobalen tokia hartu zuen 1997tik 1999ra arte eta, azkenik, zinegotzi postua lortu zuen 2007ko hauteskundeetan, hor ere EAren kandidaturan, Mertxe Garateren atzetik. Bere aldeko hileta-elizkizunak bihar, maiatzak 1, San Andres parrokian egingo dira, 19.00etatik aurrera.