Jhon Núñez borrokalariak garaipenarekin amaitu du denboraldia Zornotzan
Inda Team taldeko eibartarra Zornotzako K1 Slam jaialdian aritu zen larunbatean
2026/06/08
17:51
Ekhi Belar Errasti
Inda Team taldeko Jhon Núñez borrokalari eibartarrak garaipen berri bat eskuratu zuen joan den larunbatean Zornotzako Ixerbekoa kiroldegian jokatutako K1 Slam jaialdian. Guztira 20 borroka izan ziren hitzorduan eta Núñezek urteko zazpigarren norgehiagoka jokatu zuen.
Eibartarrak David Zubiaur (Chook Dee) izan zuen aurkari K1 modalitateko hiru asaltoko borrokan. Neurketa gogorra izan zen, baina epaileen aho bateko erabakiari esker garaipena Inda Teameko ordezkariak lortu zuen.
Emaitza horrekin, Jhon Núñezek amaitutzat eman du denboraldia, zazpi borroketatik bost irabazita eta bi galduta. Gainera, aurten ere Euskadiko K1 txapeldun titulua bereganatu du -67 kiloko kategorian, bigarren urtez jarraian.