Jhon Nuñez K1-eko Euskadiko txapeldun hirugarren urtez jarraian
Inda Team taldeko borrokalaria 67 kilo beherakoen mailan lehiatu zen
2026/04/07
11:18
Ekhi Belar Errasti
Inda Team taldeko Jhon Nuñez borrokalariak ez du areriorik K1 modalitateko 67 kilo azpikoen mailan. Izan ere, martxoaren 28an Euskadiko txapelketan izan zen eta, bi borrokak puntuetan irabazi ondoren, txapela jantzi zuen hiru urtez jarraian.
Txapelketa Portugaleteko Zubi Alde kiroldegian jokatu zen eta, garaipen horrekin, Nuñezek Espainiako Txapelketa jokatuko du modalitate berean.