"Jira bueltan" jolas tailerrak jarri dituzte martxan ikastetxeetan jangelan bazkaltzen galditzen diren 5 urteko haurren artean

"Jira bueltan" jolas tailerrak jarri dituzte martxan ikastetxeetan jangelan bazkaltzen galditzen diren 5 urteko haurren artean
2022/02/28 15:58
eta kitto!


Dagoeneko martxan dira HHko zortzi ikastetxeetan jangelan bazkaltzen gelditzen diren 5 urteko umeei eta beraien jantokiko hezitzaileei zuzendutako jolas-tailerrak.Tailer hauek Udaleko Euskara Arloak antolatzen ditu euskaraz jolastea sustatzeko helburuarekin. Eibarko Haur Hezkuntzako zortzi ikastetxeetan Badihardugu elkarteak prestatutako "Jira bueltan" bilduman jasotako kantak eta jolasak landuko dituzte Astixako begiraleek jangeletako hezitzaileekin eta bertan gelditzen diren 5 urteko umeekin. Guztira 185 umek eta 20 hezitzailek hartuko dute parte taldeka, 12:15etatik 14:00etarako tartean, bazkalaurrean edo bazkalostean. 10 talde izango dira, eta bakoitzak 45 minutuko bi saio izango ditu jolasak ikasi eta praktikan jartzeko.





Tailerraren amaieran ume bakoitzari ikasitako jolasen bildumatxoa emango zaio etxera eraman eta familian ere jolas dezaten.

Tailer hauek helburu bikoitza dute; alde batetik, ikastetxeetako gune informaletan (patioa, jangela…) ikasleen arteko euskararen erabilera sustatzea, eta bestetik, gure aurreko belaunaldiei jasotako kanta eta jolasak berreskuratu eta biziberritzea.