Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak jasoko du 2023ko Ikerkuntzako Euskadi saria

Gorrotxategi Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradun emeritua da EHUn
Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak jasoko du 2023ko Ikerkuntzako Euskadi saria
2024/05/21 17:22
eta kitto!

Berriako Irati Urdalleta Lete kazetariak landu du artikulua eta Creative Commons BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu gure webgunera.

 

Joakin Gorrotxategi (Eibar, Gipuzkoa, 1953) hizkuntzalariari emango diote 2023ko Ikerkuntzako Euskadi saria. Gorrotxategi irakaslea eta hizkuntzalaria da, eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradun emeritua da EHU Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gorrotxategi hizkuntzalaritza historikoaren arloan aritzen da, eta bere jarduera Mendebaldeko Europako eta bereziki Iberiar penintsulako egoera linguistikoaren ikerketan ardaztu du, betiere datu linguistikoak eta historikoak ardaztuz. Epaimahaiak nabarmendu duenez, Gorrotxategiren lana «inspirazioa» izan da ikertzaile belaunaldi berrientzat, eta eskola zientifiko bat sortu du hainbat hizkuntzaren bilakaera aztertzeko. Gainera, uste dute «oso inplikatua» egon dela bere jakintza gizartera zabaltzeko.