Joao Almeidak bereganatu zituen Itzulia eta Eibarko azken etapa

Portugaldarra lasterketaren jaun eta jabe izan zen
Joao Almeidak bereganatu zituen Itzulia eta Eibarko azken etapa
2025/04/14 16:01
eta kitto!

UAE taldeko txirrindulari portugaldarrak bere nagusitasuna erakutsi zuen Itzuliaren erregina etapan ere, Toribio Etxebarriako helmugako azken esprintean Movistarreko Enric Masi aurrea hartuz. Horiek biek izan dira azken podiumean eta, eurekin, Max Schachmannek osatu zuen podium hori. Bestelako sailkapenetako irabazleak honakoak izan ziren: Mendikoa Bruno Armirailen eskuetara joan zen, Puntukakoa Almeidak berak irabazi zuen, Gazte Onenaren saria Isaac Del Toro bere taldekiak irabazi zuen, Euskaldun Onenarena sailkapen nagusian zazpigarren geratu zen Alex Aranbururen eskuetara joan zen eta Taldekako sailkapena Soudal Quick-Step taldeak bereganatu zuen.