Joaquin Gutierrez Acharen "Dehesa" film dokumentala emango dute gaur, Gnat Zinemaren barruan
2021/04/15
14:17
eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak antolatuta, Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldia dago martxan zortzi udalerritan, tartean Eibarren, eta GNAT Zinemaren barruan bi film proiektatuko dira Coliseo antzokian: gaur 19:00etan, Joaquin Gutierrez Acharen Dehesa, Wanda Films-en ekoizpena ikusteko aukera egongo da. Cantábrico-ko zuzendariak Iberiar Penintsulako zonalde ezezagunena erakusten du bere film luze berrian. Soinu-arduraduna Carlos de la Hita da.
Eta datorren eguenean (apirilaren 22an), 19:00etan, Una vida en nuestro planeta, David Attenborough zientzialari britainiarraren dokumental autobiografikoa emango dute.
Sarrera doan da eta aldez aurretik eskura daiteke Coliseoko leihatilan (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era) edo, bestela, Gipuzkoa Naturaldiaren webgunean. Eta emanaldiaren aurretik ere har daiteke, antzokiko leihatilan.
https://www.wandafilms.com/img/archivos_de_peliculas/1522/videos/trailer/938_Dehesa_Trailer_HD_25p_20_9Octubre_H264_1.mp4