Jodie Foster-en inguruko bideo-foruma eskainiko dute gaur Andretxean

Jodie Foster-en inguruko bideo-foruma eskainiko dute gaur Andretxean
2023/12/18 10:04
eta kitto!
18:30ean hasita ordu eta erdi inguru iraungo duenbideo-foruma eskainiko dute gaur Andretxean, Behargiñen gelan, Patricia Perex Cotok dinamizatuko duen ekitaldian. “Emakumeak historia egiten” proiektuaren barruko dinamikan txartatzen da oraingokoa, ohiko bideatik jarraituz.

1962an jaiotako Jodie Foster Estatu Batuetako aktore, zuzendari eta zinema ekoizlea da, bitan emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea. Txikitan hasi zen Jodie Foster iragarkietan eta filmetan agertzen. Kritikarien txaloa jaso zuen lehen aldiz Taxi Driver filmean prostituta nerabearen papera jokatzeagatik: emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen lan horregatik. Oscar 1988an irabazi zuen lehen aldiz The Accused filmarengatik, eta berriro 1991n, The Silence of the Lambs filmean Clarice Starling FBIko agente gaztearen paperarengatik.